Denak desberdinak garela esaten ari gara. Hona hemen, adin horretan, desberdintasun mota bat dela-eta, haurrek sarri nozitzen duten zera hori sahiesteko (ni zu baino altuagoa, zu ni baino baxuagoa...) aukera eskaintzen digun euskal ipuin tradizionala: Barbantxo.
Beste ipuinekin egin izan dugun bezala, irakurtzen hasi aurretik, euskarria aztertu eta haurrei zertaz ari den galdetu. Haur gehienek ezagutzen dutenez, hortik zer mezu atera dezakegun galdetuko diegu.
Ondoren, geuk irakurriko diegu ipuina eta, bukatzean, asimilazio estrategiei eragiteko, ipuinari buruzko elkarrizketa bat antolatuko dugu.
Eginkizuna:
Irakasleak ipuina irakurri ordez, CD-ROMeko liburutegian dagoen ipuina entzun eta ikusi.
Kredituak eta erreferentziak:
Irakasleak ipuina irakurri ordez, CD-ROMeko liburutegian dagoen ipuina entzun eta ikusi.