CD-ROMean, unitateari dagokion Aitonaren Lantegian, hainbat deskribapen ageri dira, ordenan jartzeko. Ariketa horien bidez, deskribapenen egitura ikasten saiatuko dira ikasleak.
Bestalde, CD-ROMean, unitateari dagokion sotoan, sinonimoak eta antonimoak lantzeko aukera dago, eta horien artean, hainbat eta hainbat adjektibo daude, testuinguru batean kokaturik, haien esanahia sakon aztertzeko. Baina ez ahaztu sotoko ariketak ezin direla edozein unetan egin. Horiek egin ahal izateko, ikasleak, aldez aurretik, sotora jaisteko beharrezkoa duen kodea lortu behar du.