Denon artean, gure ikastetxean egiten dugun neguko festa bati buruzko informazioa biltzen hasiko gara (nagusiak dauden geletara joan eta galdetu, etxean galdetu, liburuetan begiratu...). Behin informazioa eskuratu eta gero, arbelean idatziko dituzte lan-koadernoko eskeman eskatzen zaizkien datuak, baina datu gisa soilik.
Ondoren, binaka, informazio-testu txiki bat berridatziko dute lan-koadernoan.
Jardueraren helburua hauxe da: festa zergatik ospatzen den jakitea da, eta, datu zehatz batzuk oinarri izanda, informazio-testutxo bat ekoizteko gaitasuna lantzea.
Eginkizuna:
Ohiko gelan informazio-testua landu ondoren, Informatika-gelara joan eta testua garbitan ipini eta inprimatu.
Kredituak eta erreferentziak:
Ohiko gelan informazio-testua landu ondoren, Informatika-gelara joan eta testua garbitan ipini eta inprimatu.