Maddalenen birraitonak egindako denboraren makina berreskuratu dute gure lagunek. Zer iruditzen zaizue gu ere makina xelebreak asmatzen hastea? Beraz, birziklatzeko materiala erabiliz, makina bat eraikiko dugu. Binaka edo hirunaka egin dezatela eskatuko diegu, ideiak eta burutapenak elkarrekin trukatzeko aukera izan dezaten eta elkarlana egiten ohitu daitezen.
Eginkizuna:
Makina bukatu ondoren, argazkia atera, ordenagailu eramangarrira pasatu eta webgunean zintzilikatu, Ikasleen. Bide batez, txokoan zintzilikatuta dauden beste argazkiak proiektatu, ikusi, alderatu eta komentatu.