Lan-koadernora jo aurretik, arbelean hainbat hitz idatzi eta txalo joz silabatan zatikatu (baita marra baten bidez ere arbelean). Ondoren, alderantzizko prozesua pixka bat landu: hitz horien silabak nahaspilatuta jarri eta, ordenatu ondoren, hitza osatu. Azkenik, lan-koadernoko ariketa egin.
Multzo bakoitzean agertzen diren silabak egoki elkartzen badituzte, gaur egungo animalia batzuen izenak azalduko zaizkie haurrei.