Lan-koadernora jo aurretik, arbelean hainbat hitz idatzi, eta, txalo joz, silabatan zatikatu (baita marra baten bidez ere arbelean). Ondoren, alderantzizko prozesua pixka bat landu; hau da, hitz horien silabak nahaspilatuta jarri eta, berriro ordenatuz hitza osatu. Azkenik, lan-koadernoko ariketa egin.