Ahal izanez gero, eskuratu familien erretratuak (argazkiak nahiz pinturak), eta ezertan hasi aurretik, argitu zer den erretratua. Ondoren, esan haurrei egun batzuetan beren familiakoak behatzeko. Nor den altuena, hurrengoa nor...Nolako ilea, begiak, belarriak, ezpainak…dituzten; nolako janzkera daramaten soinean...Nahikoa eta gehiegi behatu dituztela uste dutenean, etxekoen erretratua egiteko eskatuko diegu (etxean nahiz ikastolan egiten has daitezke). Erretratuaren hondoa ere landu dezakete.