Laster, beren jaiotegunari buruzko datu batzuk beharko dituzte haurrek, eta gurasoei gutuntxo bat bidaliko diegu, etxean haurra jaio zen egunari buruz hitz egin dezaten, eta zenbat pisatu zuen, zenbat neurtu zuen eta antzeko datuak eman ditzaten. Hainbat haurrek informaziorik ez badute (adopzioak eta abar), etxera noiz etorri zen jakiten eta datu fisiko oinarrizko batzuk lortzen saia daitezela adieraziko diegu gurasoei. Gela bakoitzeko egoeraren arabera, gutuna egokitzea komeni da.
Eginkizuna:
Gurasoei bidali beharreko eskutitz-ereduak jarri ditugu (euskarazkoa eta gaztelaniazkoa). Bidali aurretik, komeni da horietan norberaren ikastolaren anagrama txertatzea.
Kredituak eta erreferentziak:
Gurasoei bidali beharreko eskutitz-ereduak jarri ditugu (euskarazkoa eta gaztelaniazkoa). Bidali aurretik, komeni da horietan norberaren ikastolaren anagrama txertatzea.