Gela antolatzerakoan, Txoko Zuria izeneko espazioa gorde behar zela esan genuen. Txoko Zuri hori unitate bakoitzak lantzen duen gaiaren inguruan antolatu behar da, eta, oraingoan, dinosauroen txoko bihurtuko dugu. Gaiari dagozkion liburuak, posterrak, panpinak, bildumak, kromoak, marrazkiak... jarriko ditugu.