Ohiko gelan bideoa ikusi eta landu ondoren, CD-ROMa erabiliz, bikoteka, eduki bera landu dezakete ikasleek. Horretarako, Irformatika-gelara joan eta ikasleak binaka jarriko ditugu, eta CD-ROMean bideoaren laburpena ikusi eta gero, jarraian agertuko diren galderei erantzungo diete.
Jarduera horrekin sotora jaisteko behar duten kodearen beste digitu bat lortuko dute.
Bestalde, interneten web orri ugari dago gai horren inguruan. Horietara joaz, ikasleekin beira-leiho edo bidriera asko ikusteko aukera dago.