Orain arteko bertsoetan, oinak zegokien lekuan jar zitzatela besterik ez diegu eskatu ikasleei, baina, oraingo honetan, bertso-lerro osoak jarri beharko dituzte dagokien tokian. Beraz, hasteko, Mikel Mendizabalen bertso osatu gabea irakurriko dugu, bertsoaren zentzua hartzeko. Ondoren, esaldiak irakurriko ditugu. Gero zenbait estrategia erabiliz, dedukzioa, eliminazioa...arbelean bertsoa osatzen hasiko gara denon artean. Horren ostean, bakoitzak bere lan-koadernoan kopiatuko du. Bukatzeko, denon artean abestuko dugu.
Nahi izanez gero, ikasleek asmatu dituzten esaldiak txertatu bertsoan, eta horrela, oinarri bera erabiliz, bertso berriak sortu.
Eginkizuna:
Ikasleek asmatutako bertso berriak Idazketa Lantegian garbitan ipini eta inprimatu. Bertso horiek gelako Bertsoen Txokoan jar ditzakegu.
Kredituak eta erreferentziak:
Ikasleek asmatutako bertso berriak Idazketa Lantegian garbitan ipini eta inprimatu. Bertso horiek gelako Bertsoen Txokoan jar ditzakegu.