Ikasleek, bakarka, birzikla daitezkeen hamar elementuren izenak aurkitu beharko dituzte letra-zopa honetan: pila, lata, brika, plastikoa, papera, kartoia, beira, zura, olioa, arropa.
Eginkizuna:
CD-ROMean, unitateari dagokion sotoan, gaian sartzen diren hitzak lantzeko jarduera gehiago daude. Dagoeneko sotora jaisteko kodearen digitu guztiak eskuratuta izango dituztenez, une egokia da, noski, jarduera horiek egiteko.
Beraz, Informatika-gelara joan eta CD-ROMeko jarduerak egin. Horrela, museoa osatzeko behar duten beste pieza bat eskuratuko dute.