Ipuina CD-ROMean editatzeko aukera dagoenez, komeni da, gaia zein den irakurri ondoren, CD-ROMeko hondoei eta pertsonaiei begiratuz, ideiak hartzea eta horien inguruan ideiak sortzea eta garatzea.
Talde handian lanketa hori egin ondoren, Informatika-gelara joan eta, ikasleak binaka jarrita, CD-ROMean, unitateari dagokion Ipuin Lantegian, ipuina landu dezakegu. Hara joan aurretik, bikote bakoitzak bere gidoia prestatuta eramatea komeni da.