Kredituak eta erreferentziak:
Ikasleen lanekin irakasleak aurkezpen bat prestatzea ideia ona da. Horretarako, ikasleen lanak eskanerrean pasatu behar dira, eta, ondoren, aurkezpenean, txertatu. Ikasleen azalpenei dagokienez, polita litzateke diapositiba bakoitzean testu-kutxa bat txertatzea, eta, jarraian, ikasle bakoitzak, txandaka, bere azalpena idatziz jartzea.
Lan guztia bukatu ondoren, web-gunean zintzilikatuko dugu, Ikasleen Txokoan, beste ikastoletako haurrek ikus eta irakur dezaten.
Ikasleek norberaren eta besteen aurkezpenak ikus ditzakete.