Talde-antzerkia da ikasle erdaldunekin ipuina aurkezteko lehen baliabidea. Irudi bidezko kontaketa bukatu eta gero egingo da, ipuina antzerkiaren bidez barneratu denean, alegia. Ipuina talde handian antzeztuko da, ikasleak, U itxuran, irakaslearen inguruan jarrita. Antzerki-jokalarien rolak kontuan hartu eta ipuinaren ekintza eta elkarrizketa guztiak elkarrekin antzeztuko dituzte. Irakasleak pertsonaia bakoitzari zer kokaleku dagokion markatuko du, espazioan alde batera eta bestera mugituz eta, bide batez, pertsonaia bakoitzari dagozkion keinuak eta imintzioak egingo ditu, eta haiek esan behar dutena esango du. Pertsonaia bakoitzaren hitzak eta ekintzak errepikatuz, umeak den-dena imitatzen eta dramatizatzen saiatuko dira.
Eginkizuna:
Gelan egindako bideo-grabaketa eta webguneko Ikasleen Txokoan zintzilikatuta egon daitezkeen beste grabaketa batzuk ikusi eta komentatu.
Kredituak eta erreferentziak:
Gelan egindako bideo-grabaketa eta webguneko Ikasleen Txokoan zintzilikatuta egon daitezkeen beste grabaketa batzuk ikusi eta komentatu.