Gaiarekin bukatzeko, prestatu ditugun maketak aitzakiatzat hartuta, erakusketa bat antolatuko dugu. Zuek ikusi zer-nolako garrantzia ematen diozuen erakusketa horri; dena dela, gurasoentzat eta ikastolako beste haur guztientzat irekita egon dadila eskatzen dizuegu guk. (Haurrek dute, batez ere, maketa oso gustuko).
Egindako maketez gain, gelan egindako dinosauroen bildumak, marrazkiak, etxetik ekarritako liburuak, posterrak... erabil ditzakezue erakusketari itxura ona emateko.