Antzinako Greziako kondaira asko eta asko ezagutzen ditugu. Guztiak kontatu ezin ditugunez, aukera txiki bat proposatzen dugu: Troiako Zaldia, Midas Erregea, Atlanta eta urrezko sagarrak eta Pimalion eta Galatea. Jarduera hori, ez da egun batean edo bitan egitekoa; kondaira bakoitza egun batean edo bitan kontatuko dugu, eta, ondoren, has daitezela haurrak hari dagokion laburpentxoa liburuan idazten, edota kondaira bakoitzetik atera dezakegun printzipioa edo ikaskizuna idazten; adibidez: “Bizitzan dirua eta urrea baino gauza garrantzitsuagorik bada”. Idazten hasi aurretik, -ideia nagusiak bilduz- guztion artean sintesi txiki bat egingo dugu, eta kondaira guztiak landu diitzakegu unitateak dirauen bitartean. Kondaira horien bertsio bat baino gehiago ere aurki ditzakegu. Nolanahi ere, liburuko jarduerak egin ahal izateko, ikus kondaira horiei dagokien eranskina.
Eginkizuna:
Greziako kondairak biltzen dituzten web-orrietan begiratu, aukera bat egin ahal izateko.
Kredituak eta erreferentziak:
Greziako kondairak biltzen dituzten web-orrietan begiratu, aukera bat egin ahal izateko.