Greziar alfabetoko letrak kopiatzea zail samar egingo bazaie ere, saia daitezela izen-deiturak idazten. Oso gustukoa dute jarduera hori.
Irakasleak ere, alfabeto grekoa erabiliz, hainbat hitz edo esaldi idatz ditzake arbelean, eta haurrek, azpian dagokion letra idatziz, mezua/hitza zein den asma dezakete. Jolas gehiago egin nahi izanez gero, etxera eraman ditzatela mezuak, eta familiakoei galdetu zer jartzen duen.
Eginkizuna:
Izen-deiturak greziar alfabetoko letrak erabiliz idazten hasi aurretik, alfabeto horren taula inprimatu eta gelan jarriko du irakasleak. Taula hori oso lagungarri ona izango du ikasleak.
Kredituak eta erreferentziak:
Izen-deiturak greziar alfabetoko letrak erabiliz idazten hasi aurretik, alfabeto horren taula inprimatu eta gelan jarriko du irakasleak. Taula hori oso lagungarri ona izango du ikasleak.