Kredituak eta erreferentziak:
Ipuina ohiko gelan landu ondoren, une egokia izan daiteke Informatika-gelara joan eta ipuin ilustratu bat sortzeko.
Aurrez gelan Ipuin Lantegia lantzea komeni da, talde handian: gidoia prestatu eta lantegiak eskaintzen dituen baliabideak nola erabili behar diren ikasleek ikas dezaten.
Jarraian, ikasleak binaka jarri eta euren gidoitxoa prestatzea komeni da, Informatika-gelara joan aurretik.
Gogoan izan, ipuin hauei irudiak eta testuak jartzeaz gain, musika eta ahotsa ere jar daitezkela.
Ipuinak ekoiztu ondoren, bikote guztien lanak ikus daitezke.
Jarduera honekin sotora jaisteko kodearen beste digitu bat lortuko dute.