Lan-koadernoan agertzen den testuaren bidez, hitzen banaketari eta puntuaren inguruko lanketa bideratuko dugu. Lehenago ere aipatu izan den moduan, egokiena zuzenketa hauek eurek sortutako testuetan egitea da baina jarduera honek alderdi jakin batzutan arreta jartzeko balio diezaguke.
Esaldi bakoitzari bukaera emateko erabiltzen dugu puntua, eta, arauak dioenez, puntuaren ondorengo lehen letra, letra larriz idatzi behar da.
Beraz, haurrek testua behar den bezala berridatzi beharko dute.