Ikasleari eskatuko diogu idatziko duen ipuina Google Docs erabiliz editatu eta irakaslearekin parteka dezala. Irakasleak, beraz, ikasleen ipuin guztiak izango ditu eskura bere Google Docs-en. Hori balia lezake zuzenketak edo iradokizunak egiteko.
Lanak amaitutakoan, Ipuinak mezu bat idatz idatziko du irakasleak Ikasgelako Bolgean. Sarrera labur bat egin eta, jarraian, banan-banan, ipuinaren izenburua eta egilea zein diren azalduko dugu, eta hura irakurtzeko esteka ere jarriko dugu. Horrelako zerbait idatz dezakegu:
Ipuinak
Ipuinak idazten aritu gara egunotan. Kontuak eta komeriak! Azken urteetan Lehen Hezkuntzan egin dugun ibilbidea gogoratuz, eta irudimen pixka batekin, ipuin politak asmatu ditugu. Hemen daude horiek irakurtzeko estekak. Ea gustatzen.
Bidegorriak eta oinezkoak - Eneko Rodriguez - IRAKURRI
Oinezkoak eta bidegorriak - Aintzane Sarasola - IRAKURRI