Bizidunak, ekosistemak... berrikusten
Bizidunen eta ekosistemen inguruan, urte hauetan ikusi eta ikasi ditugunak berrikusi, gogoratu eta finkatzea helburu duten jarduerak dira hauek.
Zeregin horretarako lagungarri izango direlakoan, irakasleak zenbait taula-eskema eta multimedia-aurkezpen erabiliko ditu, proiektagailuaren laguntzarekin, gai horien guztien gainean, gure ezagutzak aktibatzen laguntzeko edo ondo finkatu gabeko ideiak edo loturak zuzentzeko eta bere lekuan jartzeko.
Aurrerago, berrikusten dugun gai hauetako bati buruzko azalpena egin beharko dugu. Horregatik, ideiak ondo finkatzea eta eskemak egoki egitea garrantzitsua da oso, aurkezpena horietan (eskemetan) oinarrituta egingo dugu eta.