Kredituak eta erreferentziak:
Egin dugun aurkezpena bideoz grabatuko dugu, Haur Hezkuntzako lagunei erakusteko. Ez dugu aurkezpen osoa grabatu beharrik, eszena esanguratsuenekin nahikoa da. Guztira 5 minutu inguru iraungo duen bideoa egitea da helburua.
- Bideo grabatu eta gero, ordenagailura pasatu eta editatu
- Bideoa inportatu, eta eszenak denbora-lerroan kokatu
- Titulua, azpititulu bat edo beste, egile-izenak (ikasle guztien eta irakaslearen izenekin) eta trantsizioak txertatu
- Bideoa egin, Interneteko ostalarian jarri eta Ikasgelako Blogean erakutsi
Txanelako azken proiektua da hau, eta merezi du bideoa egitea.