Zer imitatu nahi dugun jakitea behar-beharrezkoa da. Agian zuen haurrek ez dute sarritan itsasoa entzuten. Kasu horretan itsasoaren soinuz osatutako grabaketa bat entzun daiteke aurrena. Hala ere, ahal izanez gero, egin ezazue ibilalditxo bat itsasaldera eta olatuak zuzenean entzun, portu giroa, kaioak...
Soinuak lortzeko tresnak egin ditugu eta esperimentatu ondoren, denon artean itsasoan gertatzen den istoriotxo asma genezake, eta “efektu bereziak” sortzeko, asmatu ditugun tresnak erabili. Lan koadernoan proposatzen direnez gain, ziur beste batzuk bururatzen zaizkizuela.
Eginkizuna:
Itsasoaren orroak entzuteko aukerarik ez dutenek, Donostiako Akuarioaren web-orrian, entzun ditzakete.
Kredituak eta erreferentziak:
Itsasoaren orroak entzuteko aukerarik ez dutenek, Donostiako Akuarioaren web-orrian, entzun ditzakete.