Hotsekin esperimentatzea dugu helburu.
Zer imitatu nahi dugun jakitea behar-beharrezkoa da. Agian, gure haurrek ez dute oso maiz itsasoaren orroa entzuten. Hala bada, itsasoaren soinu grabaketa bat entzun lezake aurrena. Ahal izanez gero, ordea, egin ibilalditxo bat itsasaldera eta olatuen hotsa zuzenean entzun, portuko giroaz gozatu, kaioei begiratu...
Soinuak lortzeko tresnak egin ditugu. Horiek esperimentatu ondoren, denon artean itsasoan gertatzen den istoriotxo asma dezakegu, eta efektu bereziaksortzeko, asmatu ditugun tresnak erabil ditzakegu. Lan-koadernoan proposatzen direnez gain, beste batzuk bururatuko zaizkigu.