Kredituak eta erreferentziak:
Interneten gaiari buruzko informazio ugari aurki dezake irakasleak, ondoren ikasleei azaltzeko.
Agian, interneten nabigatzen ikasten hasteko ariketa aproposa izan daiteke, web-orri asko ari baitira baleez. Euskal balea-espeziari buruzko irudi-bildumatxo bat osatzea izan daiteke helburua.
Internetetik hartutako irudiak nola gordetzen diren ikasleei irakasteko, oso egokia da jarduera hau.
Proposatutako ariketa hori ikasleekin egiteko egokia ez dela uste badugu, irakasleak osa dezake bilduma, eta ikasleei erakutsi.