Atmosferak gizakiarentzat duen garrantziaz jabetzeko eta geruzen funtzioari buruz ikasi duguna testuinguruan sartzeko, altxorraren bila motako webquestbat egingo dugu ozono-geruzaren zuloaren inguruan.
• Ozono-geruzaren zuloaren gaia atmosferarekin lotzea eta, gainera, hori errespetatzeak eta zaintzeak duen garrantziaz hausnartzea da helburuetako bat.
• Beste helburua da, gai baten inguruan dokumentatu (informazioa lortu), horri buruzko iritzia izan eta azalpenak ematen (komunikatu) trebatzea.
IKTen ikuspegitik, jarduera osoa eta bete-betea da, bost konpetentzia espezifiko lantzen baititu: (A) sistemaren kontrola, (B) informazioaren kudeaketa, (D) informazioaren komunikazioa eta trukea, (E) informazioaren edizioa eta (F) IKT baliabideen erabilera arduratsua.