Aurreko jardueran egin dugun jolasaz gain, abesti honen bidez esku-jolasak ere egin ditzakegu: txalo eginez eta, hainbat konbinazio eginez, zenbait gorputz-atal joz, eta haurrak binaka edo biribilean jarrita, elkarri txalo joz. Jolasa nahi adina aldiz errepika daitekeenez, primeran etorriko zaigu poliki-poliki hilen izenak ordenan ikasteko.
Abestia buruz ikasi ondoren, esku-jolasaren bariante ezberdinak asmatzeko eskatuko diegu haurrei.
Eginkizuna:
Ikasleek abestiaren testua eskura izan dezaten, inprimatu eta jarri gelako Abestien Txokoan.
Kredituak eta erreferentziak:
Ikasleek abestiaren testua eskura izan dezaten, inprimatu eta jarri gelako Abestien Txokoan.