Euskal Herriko inauteriei buruz eta Antzinateko Greziari buruz gogoratzen dutena adierazteko aukera eman ondoren, inauterietako festekin eta greziar zibilizazioarekin lotura duten galderei bai edo ez erantzun behar diete haurrek.
Bigarren orrialdean, gai hau lantzean buruz ikasi duten abestiren bat edo zati bat idazteko eskatuko diegu haurrei: Txibiripon eta Ziripot, Grezia dugu, Pitxi pitxi polit bat... (Lan hau egin aurretik, CDa berriz ere jarri eta abestiok bitan edo hirutan abestu, ahaztuta dituztenek ikas ditzaten).
Eginkizuna:
Ohiko gelan abestia idatzi eta zuzendu ondoren, informatika-gelara joan, eta edozein unitatetako Idazketa Lantegian, abestia garbitan ipini eta inprimatu.
Kredituak eta erreferentziak:
Ohiko gelan abestia idatzi eta zuzendu ondoren, informatika-gelara joan, eta edozein unitatetako Idazketa Lantegian, abestia garbitan ipini eta inprimatu.