Erromatarren garaiari buruz hitz egin eta gaiarekin lotura duten galderei erantzun ondoren, kartel iragalea landuko dugu haurrekin. Testuinguru adierazgarri batean jarriko dugu kartela, helburu garbi batekin eta egiazko hartzaile erreal batzuei bideratuta. Hori egin ahal izateko, arratsalde batean, lehen mailako irakasleen artean, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko haurrei zuzendutako “joko erromatarren festa” antolatuko dugu. Festa horretarako, erromatarrek zirkuetan egiten zituzten jokoen antzeko bi prestatuko ditugu: - gladiadoreen jokoa - zaldi-lasterketak
Eginkizuna:
Ikasleek egindako kartelak eskanerrean pasatu, eta web-gunean zintzilikatu, Ikasleen Txokoan.
Kredituak eta erreferentziak:
Ikasleek egindako kartelak eskanerrean pasatu, eta web-gunean zintzilikatu, Ikasleen Txokoan.