Bi orrialde hauetan, balea harrapatzeko egiten diren urrats nagusiak zein diren jakiteko hiru ariketa ageri dira.
Hasteko, talde handian, lehenengo urratsari dagokion azalpen-testua irakurriko dugu. Ondoren ikasleek, testu horretatik ateratako hiru hitzen esanahia idatziko dute irudi bakoitzaren ondoan. Hitz horien esanahia hiztegian aurkitu dezakete eta ariketa bera modu askotara egin daiteke:
-Irakasleak ikasleei hitz bakoitzaren esanahia diktatuz.
-Hitz bakoitzaren esanahia arbelean idatzi eta ikasleek kopiatuz.
-Hitzen esanahia argitu ondoren, ikasle bakoitzak bere erara idatziz.
-Aurreko hiru aukerak konbinatuz.
Eginkizuna:
Gai honen informazio gehigarria Interneten aurki daiteke. Informazio hori aztertu ondoren, ikasleei azalpen gehigarriak eman diezaizkieke irakasleak.
Kredituak eta erreferentziak:
Gai honen informazio gehigarria Interneten aurki daiteke. Informazio hori aztertu ondoren, ikasleei azalpen gehigarriak eman diezaizkieke irakasleak.