Sumendien jatorriarekin eta atal nagusiekin batera, sumendi garrantzitsuenen irudiak eta haien kokalekua ere ikusten dira ikus-entzunezko animazioan, litosfera osatzen duten plaken elkarrekintzrekin lotuta.
Animaziokoak ikusi eta gero, beti bezala, arreta eta ulermena estimulatzearren, hainbat galdera ageri dira.
Bukatzeko, gaiak merezi duelakoan, sumendien erupzioek eragiten dituzten erliebe-aldaketez eta hondamendiez ohartzeko eta haiek aztertzeko, talde-lan bat egingo dugu.
Talde-lana egiteko beharrezko diren xehetasun guztiak Sumendiak.pdf fitxategian aurkituko ditugu.
Bestalde, horrelako lanak egiteko, protokolo formal batzuk hartu behar dira kontuan eta honako fitxategietan bildu ditugu: Formatu_ezugarriak.pdf eta Posta-mezuak.pdf.