Ikasleek, bakarka, hiru txisteak irakurriko dituzte, gozatzeko.
Gero, talde txikietan, txisteei buruzko hausnarketatxo bat egin dezakegu: txiste bakoitzaren ironia non dagoen eta nolakoa den azpimarratzen saiatuko gara, zerk eman dion txisteari grazia edo umore puntua, alegia.
Bestetik, puntuazio-markei erreparatzeko parada ona dugu hau (elkarrizketa adierazten duen marratxoa, galdera-markak, harridura-markak...).
Bigarren txistea, adibidez, taldean behatu eta irakurri, puntuazio-marken ikuspuntutik eta ortografiaren ikuspuntutik (“h”-a duten hitzak zeintzuk diren, “z” dutenak...); ondoren, koadernoan diktaketa labur bat egin daiteke.
Bukatzeko, jakina, txisteen uneari tartea egingo diogu, eta entonazio eta keinu egokiak erabiliz, elkarri txisteak kontatuko dizkiogu.