Ikasleek bakarka (edo binaka ) definizioak irakurri, hausnartu, eta erantzuna asmatu behar dute animaliei dagokien hitz gurutzatuak osatzeko. Hauek dira erantzun zuzenak hasieratik azkeneraino: txakurra, inurria, kukua, katagorria, barraskiloa, amuarraina, tximeleta. pertsonak.
Definizioekin ari garen honetan, definizio / deskribapen bidez animalien izena asmatzen saiatuko dira, den-dena jolas giroan. Nahi izanez gero, irakaslea bera hasiko da, eta asmatzen duenak segituko du.