Talde handian esaera horiek irakurri, eta esanahiari buruzko eztabaida egingo da.
Esaera horiek testuinguru jakin batean aztertu ostean, beste testuinguru batean orokortzeari ekingo diogu. Orokortze-lan horretan, esaera horiek esateko egoera edo testuinguru egokiak bilatzen saiatuko gara. Nahi izanez gero, haurrek, binaka edo talde txikietan, egoera horiek dramatiza ditzakete. Ondoren, etxean galdetuz, izadiarekin edo gaiari buruzko atalen batekin zerikusirik duten esaerak biltzen saiatuko gara.
Esaera zaharrez osatutako liburu bat gelara eramatea ere komeni da.