Gurasoei eta lagunei, gurekin batera ibilaldia egitera etortzeko eskatuz, gonbita idatzi eta bidaliko diegu. Horretarako, lehenengo, Lan-koadernoan gonbit zatiak irakurri eta argitu egin behar dira. Ondoren, orri berean adibide gisa agertzen den gonbita irakurri, eta jarraian horren zatiak bereizi eta gorriz markatu eta izendatuko dira. Gero, gonbitean agertu beharreko datuak taldean erabaki ondoren, ikasleek binaka, Lan-koadernoan gonbit zirriborroa idatziko dute. Gero, elkarren arteko gonbit trukaketa eta zuzenketa egingo da, eta talde handian eta arbelean, egindako hutsegiteez eztabaidatuko da. Zuzenketak egin ondoren, gonbitak garbitan ipini eta bidali egingo dira.
Eginkizuna:
Ohiko gelan eskutitzak landu eta zuzendu ondoren, Informatika Gelara joan horiek Idazketa Lantegian garbitan jartzera. Ondoren, eskutitzak inprimatu, ikasleek beren eskutitzak bana ditzaten.
Kredituak eta erreferentziak:
Ohiko gelan eskutitzak landu eta zuzendu ondoren, Informatika Gelara joan horiek Idazketa Lantegian garbitan jartzera. Ondoren, eskutitzak inprimatu, ikasleek beren eskutitzak bana ditzaten.