1. Wikipedia, euskal Wikipedia
Munduko entziklopediarik handiena ezagutuko dugu jarduera honetan: Wikipedia. Big Bang teoriari buruz Wikipediak dioena aztertuz, euskarak Interneten duen lekuaz hausnartuko dugu.
Hasteko, Wikipedia zer den erakusten duen bideo labur bat ikusiko dugu. Irakasleak, gaiari buruzko azalpen gehiago emango ditu. Entzun arretaz.
Jarraian, aztertu Wikipediak euskaraz eta gaztelaniaz zer dioen Big Bang teoriari buruz. Gauza bera egin unibertsoari buruz dioenarekin. Talde txikitan jarrita, ikusitakoa balioetsi.
Bukatzeko, bateratze-saioa egingo dugu. Zer ondorio atera ditugu? Zenbateraino erabiltzen da euskara Interneten? Zer egin behar da egoera hori hobetzeko?
2. Ikasgelako bloga: euskararen erabilera Interneten
Eztabaidan azaldutako iritziak eta hartutako konpromisoak idatzita jaso, antolatu eta txukundu ondoren, Ikasgelako blogean argitaratu.
Wikipedia zer den erakusten duen bideo laburra
Wikipediak Big Bang teoriari buruz euskaraz dioena
Wikipediak Big Bang teoriari buruz gaztelaniaz dioena
Wikipediak unibertsoari buruz euskaraz dioena
Wikipediak unibertsoari buruz gaztelaniaz dioena
3. Ikasgelako bloga: euskararen presentzia Interneten
Eztabaidan ateratako iritziak eta hartutako konpromisoak idatzita jaso eta, antolatu eta txukundu ondoren, Ikasgelako blogean argitaratzea proposatzen dizuegu.