Musikagileen Txokoa Ikasgelako blogean kokatuko dugu. Aukeratu ditugun musikagileez informazioa bildu, egokitu, moldatu, eta musikagileari buruzko fitxa osatu behar da, haren datu pertsonal eta irudiekin, eta, bidenabar, haren lanik ezagunenak zein diren aipatuko dugu, eta ahal bada eta aukera izanez gero, haren musika-lanak hobeto ezagutzeko, audio edo bideo bat gehituko zaie esandako guztiei.
Horrekin guztiarekin, musikagilearen txoko digitala dotore geratuko da, eta, gainera, denon eskura. Ez ote da gero burutazio bikaina?
Lan egoki egiteko aholkuak
1. Eskuratu Gustav Holst-en argazki bat Google bilatzailean ("irudiak" aukera jarrita). "Gorde honela" egin eta gure ordenagailura ekarri.
2. Joan http://es.youtube.com/watch?v=hzKVJbnstJQ helbidera eta kopiatu "insertar" gelaxkan dagoen kodea. Blogean idazten ari garen fitxan "itsatsi", kode gisa.
3. Bilatu Gustav Holst-i buruzko informazioa Wikipedian. Daturik garrantzitsuenak eskuratu, eta fitxa pertsonalerako behar ditugunak hartu eta moldatu.
Gustav Holst-ek konposatutako
Harluxet, hiztegi entziklopedikoa
Euskal wikipidea, entziklopedia askea