Kredituak eta erreferentziak:
Ikasgelako koaderno digitala (bloga) sortu behar dugu. Irakasleak egingo du sortze-prozesua, eta garbi adieraziko du bloga zer den, blogaren helburua zein den eta nolako edukiak sartuko diren. Ikasleek proposamenak egingo dituzte sortze-prozesu horretan, baina ez dute ordenagailua ukituko. Beharrezkoa den guztietan, ikastolako IKTen dinamizatzaileak lagunduko digu sortze-prozesuaz baliatzen.
Ikastolen Elkarteak Ikasgelako Blogak egiteko gune berezia prestatu du guretzat: IKASBLOG. Hor behean ageri da gune bereziaren helbidea.
Beherago, Ikasgelako Bloga egiteko eredu bat ere eskaintzen da. Interesgarri eta lagungarri gerta dakiguke gurea egiteko.
Teknika-baliabide horrek asko motibatuko ditu ikasleak. Aurrera!