Kredituak eta erreferentziak:
Jarduera hau egiteko, marrazkiak sortzeko aplikazio bat behar da (Tuxpaint, esaterako). Marrazki digitalak sortzeko, softwarean trebatu behar da eta, horrezaz gainera, ikasleen sormena bultzatu behar da. Unibertsoak irudimenari eragin ohi dionez, aukera oso polita izan daiteke ikasleak ekoitziko duen ipuinerako irudi pertsonala sortzea. Norberak, jakina, bere estiloa erantsiko dio.
Softwarean irudiak editatzen trebatuta baleude, efektu bereziak sortzen ere ahalegindu beharko lukete. Dena dela, ikasleen irudimena aktibatzeko artisten lanak behin eta berriro ikusi behar direla esaten zaigunez, komeni da sarean dauden museo birtualak bisitatzea eta unibertsoa eraldatzen duten obrak edo artelanak aztertzea.