Liburuko 33. orrialdean egiten diren galderei erantzuten laguntzeko, ikaslea, nahi izanez gero, liburuaren 20. eta 21. orrialdeetan dagoen mapaz baliatuko da.
Irakasleak aipamenak egiten dituenean, isurialdeei, ibai-motei eta haien ezaugarriei, eta hemengo edo hango ibaiei buruzkoak, ikasle-talde osoak erreferentzia bisual indartsu eta erakargarria izan dezan, irakasle hori - "Irristalari"- software didaktikoan datozen mapaz baliatzea komeni da.
Ikasgelan gaudela, Euskal Herriko mapa fisikoa proiektatu eta nahi ditugun elementuak zomma erabiliz aurkezten baditugu, horrek arigibidez eta informazioz hornituko du irakaslearen azalpena.
Azalpena ikusi eta entzun bitartean, ikasleek lan-koadernoko 38. eta 39. orrialdeetako jarduerak egingo dituzte.
Jardueraren azken helburua da ikasle bakoitzak bere azalpena ematea:
• Batzuek ikaskideen aurrean egingo dute azalpena, proiektagailuaren eta "Irristalarin" datorren Euskal Herriko mapa fisikoaren laguntzarekin.
• Beste batzuek, azalpena grabatu eta, Euskal Herriko mapa fisikoa erakusten duen irudi batekin (isurialdeak.jpg), ahots-fitxategia Ikasgelako Blogean publikatuko dute..
Batzuen zein besteen lana, ahal bada, taldeka antolatuko dugu, eta aldez aurretik prestatutako gidoia ikasleen artean banatu eta denen artean osatuko dugu.