1. Liburuko jarduera egin, irakurgaiak irakurri eta lehen iritziak eman
Jarduerak proposatzen dituen urratsak egin ostean (liburuaren 35. or. eta Irakurgaien 48. eta 49. orrialdeetan irakurri) gure iritzia osatu eta taldeari adierazi behar diogu.
Gaia alde guztietatik aztertu behar da, alde onei eta txarrei erreparatuz.
2. Ikasgelako blogean, iritzi-artikulua idatzi eta besteek idatzitakoei iruzkin bat egin
Ikasgelan aztertu eta eztabaidatu eta gero, ikasgelako blogean argitaratuko dugun lantxo bati ekingo diogu:
• Hiru-lauko taldeak osatu, eta, Ikasgelako blogean urtegiei buruzko idatzi bat (10 lerro, gutxienez) egingo dugu. Talde bakoitzak ikuspuntu jakin batetik idatzi beharko du irakasleak ematen diona.
• Informazio osagarri gisa, Euskal Herriko zenbait urtegiren berri ematen duen Euskal Wikipediako web-helbidea jarri dugu.
• Bakoitzak egingo duen idatziaz gainera, talde bakoitzak iruzkin bat egingo die besteek egin dituzten idatziei.
Oharra: iritzi-artikuluak idaztean eta besteek idatzitakoei iruzkinak egitean, saia zaitezte datuak eta argudioak ematen, horretarako baita jarduera hau. Ikasgelako blogean argitaratzen dena mundu guztiak ikus dezake, baita etxekoek eta ikastolakideek ere. Animo, aupa!, lan polita egingo dugu eta!
Euskal Herriko zenbait urtegiri buruzko informazioa, Euskal Wikipedian