1. Ikasgelan, denon artean egiteko
Ibaiari buruz dakiguna gogoratzen laguntzeko, ikus-entzunezko animazio bat ikustea da onena. Ibaia, erliebearen elementu bat da, aldakorra da, eta ingurua aldarazten du. Erreparatu arretaz animazioari (ibaiaren sorrera, zatiak, jokabidea, erliebearen aldaketan duen eragina... ). Jarraian, eta koadernoan idazten hasi aurretik, ideiak argitzearren, denon artean erantzun ditzakegun galderak ageri dira. Lan ona egin.
Ibaiaren ubidea, arroa, bihurguneak…direla eta, ulertzen ez ditugun zenbait hitz azalduko ziren. Ulertzen ez diren hitzen esanahia aurkitzeko, Interneteko hiztegiez baliatuko gara. Firefox nabigatzailea instalatuta baldin badugu, “Euskalbar” izeneko tresna erabiliko dugu hitzak begiratzeko (sinonimoen hiztegia, Harluxet entziklopedia ...). Hiztegi horiek, gainera, www.hiztegia.net web-helbidean ere ageri dira. Ibaiari buruzko informazioarekin batera, hitz ezezagunak eta haien esanahia, koadernoan idaztea komeni da.
Ibaiari buruzko animazioa, sorrera, zatiak, portaera... azaltzen dituena
Ibaiari buruzko galderak: sorrera, amaiera, ibilguak...
2. Infogelan, binaka edo talde txikitan egiteko.
Ibaiaren ibilguak, portaera, etabar direla eta, ulertzen ez ditugun zenbait hitz azalduko ziren. Ulertzen ez diren hitzen esanahia aurkitzeko, Interneteko hiztegiak erabiltzea proposatzen dizuegu. Firefox nabigatzailea instalatuta baldin baduzue, "Euskalbar" izeneko tresna erabil dezakezue kontsultak egiteko (sinonimoen hiztegia, Harluxet entziklopedia ...). Bestela, hiztegi horietxek, www.hiztegia.net web-helbidean aurki ditzakezue. Ibaiari buruzko informazioarekin batera, hitz ezezagunak eta hauen esanahia, koadernoan idaztea komeni da.
Hiztegiak eta entziklopediak euskaraz eskaintzen dituen webgunea