Gelako edo pasilloko horman komuneko paperarekin egindako ardatz kronologikoaren osagarri gisa, Ardatz kronologikoa izeneko atala sortuko dugu Ikasgelako blogean.
Hormako ardatz kronologikoan idatziko ditugun gertakizunak blogean ere argitaratzea da proposamena.
Gertakizun bakoitza Ardatz kronologikoa atalarekin lotuta egongo den mezu berria izango da. Testuarekin batera, ahal dugun neurrian, irudi bat edo bideoa jarriko dugu (Youtuben eta horrelakoetan aukera egoki bat edo beste egon liteke).
Ikasgelako blogean argitaratzeko lana taldeka eta txandaka egingo dugu, irakasleak esandakoaren arabera.
Bukatutakoan, Ardatz kronologikoa atala sakatu eta, mezu guztiak ikusiko ditugu. Kronologikoki azaldu behar dute mezu guztiek, horixe baita jarduera sorta honen helburu nagusia: gertakizunak denboran ordenatzea eta dagokien lekuan kokatzea.
Gozatu eta lan ona egin. Beharbada, gu ere historiara pasatuko gara!