Proiektuaren nondik norakoa hobeto uler dezagun, Europa-Museoen bidaia izeneko aurzkezpena ikusiko dugu. Azpimarratuko ditugunak:
• Diapositiba bakoitzean, testu laburrarekin batera, irudi bat jarriko dugu, gutxienez. Hori nola egiten den ikasiko dugu.
• Ez da komeni efektu berezirik sartzea, edukiari garrantzia kentzen baitio.
• Aurkezpena egiten hasi aurretik, gidoia egin behar da. Aurkezpenean zer gai nagusi landuko ditugun eta diapositiba bakoitzean zer idatzi eta txertatuko dugun zehaztu behar da gidoi horretan.
• Guk egingo ditugun bidaien ardatza hiriak izango dira, hiru edo lau hiri aurkezpen bakoitzean.
• Aukeratu ditugun hiri horiei buruzko informazioa bilatu, jaso eta adieraziko dugu: kokalekua, erliebe-elementuak, klima, datu sozio-politikoak, hizkuntza, ospakizunak, ohiturak, bisitatzea edo ezagutzea merezi duten txokoak eta lekuak...
• Informazio hori guztia, unitatean aurrera egin ahala jasoko dugu. Batzuetan Ikasgelako Blogean ere publikatuko da.
Horiek guztiak azaldu eta gero, proiektua egiteko taldeak antolatzeari ekingo diogu. Talde-antolaketa eta talde-lana egiteak zer dakarren lantzeko, 15. eta 16. jarduerak ditugu, liburuaren 18. eta 19. orrialdeetan. Beharbada, proiektuari ekiteko taldeak antolatzen hasi baino lehen, une egokia izan daiteke jarduera horiek egiteko.
Europako hiru museori egindako bisitaldien inguruan eginiko bidaia.