1. Europako hizkuntzak: informazio-bilaketa
Jarduera honetan ikerketa txiki bat egingo dugu eta, Internet erabiliz, Europako herrialdeetan zer hizkuntza hitz egiten diren jakin nahi dugu. Bide batez, euren proiektuan aurkeztuko dituzten herrialdeen hizkuntzei buruzko informazioa biltzen jarriko ditugu ikasleak.
Interneteko amarauna helbidean sartu, eta bidaia egiteko aukeratu ditugun estatuetan zer hizkuntza hitz egiten diren identifikatu eta datuak lortuko ditugu (zenbat hiztun diren, non, ofiziala den…).
Proiekturako informazioa biltzera goazenez, aurreko jarduera batean egin dugun bezala, informazioa erregistratzeko txantiloi bat erabiliko dugu, behean ageri dena, hain zuzen. Datuak bildu eta gero, dokumentua proiektuari dagokion karpetan gordeko dugu, Datuak_2 izena emanda.
2. Hizkuntzak entzuteko audioak eskuratu
Bestalde, gauza ederra litzateke, hizkuntza horiek entzun ahal izateko, hitz batzuen audio-fitxategiak eskuratu eta aurkezpenean jartzea, entzuteko moduan. Horretarako, oinarrizko hiztegi batez baliatuz, munduko hainbat hizkuntzatako hitzen itzulpena egiten duen webgune bat jarri dugu (askotan, audio-fitxategia eskaintzen dute).
Audioak deskargatzeko, egin klik saguaren eskuineko botoian eta gorde lotura honela... sakatu. Proiektuaren karpetan Audioak izeneko azpikarpeta bat sortu, eta audio-fitxategiak han gorde. Kontuz, bakoitzari izen esanguratsua eman. Adibidez: Ogia hitzaren italierazko audioa gordetzeko, adibidez, ogia_italiera izena eman.
Unesco erakundeak, Europako hizkuntzei buruz eskaintzen duen webgunea.
Oinarrizko hiztegia hainbat hizkuntzatan (testu- eta audio-itzulpenak) eskaintzen duen webgunea.
Bildutako informazioa jasotzeko xantiloia, WRITER-ekin egina. Aurrerago, datu gehiagorekin osatuko da.
Bildutako informazioa jasotzeko xantiloia, WORD-ekin egina. Aurrerago, datu gehiagorekin osatuko da.