1. Europa munduan: kontinenteak eta ozeanoak
• Mundu-mapa osatzen duten kontinenteak, itsaso eta ozeano nagusiak, penintsulak... aztertzen ditu jarduera honek.
• Mundu-mapa osatzen duten elementu nagusiak (kontinenteak eta ozeanoak) hobeto ezagutzeko, irakasleak mundu-mapa proiektatuko du ikasgelan.
2. Informazio bila, entziklopedia elektronikoetara
• Lan-koadernoko jarduerak egiteko, kontinenteei buruzko hainbat datu eskuratu behar ditugu. Lan hori info-gelan egingo dugu, binaka jarrita.
• Firefox nabigatzailea erabiltzen badugu, Euskalbar tresnaz balia gaitezke datuak eskuratzeko: Harluxetentziklopediara edo euskal Wikipediara zuzenean jota.
Bestela, batera zein bestera zuzenean jotzeko loturak ere jarri ditugu.
Munduko mapa fisikoa "Peters" eskalaren arabera
Harluxet, hiztegi entziklopedikoa
Euskal wikipidea, entziklopedia askea