Unitatean aztertuko dugun parkea bisitatzera irteera dezente egin beharko dugunez, iruditzen zaigu komeni dela haurrekin hasieratik gutxieneko arau batzuk adostea; parkeko animaliak eta landareak nola tratatu behar ditugun, kalean zehar goazenean nola jokatu behar dugun.
Testuinguru horretan kokatuko da irakurgaietan aurkituko duzuen bertsoa.
Irakurri, abestu eta, ideia landu ondoren, nahi izanez gero, bertso honen errimari errepara diezaiokegu, eta bukaera berdina duten beste hitzak zein diren adierazteko eskatuko diegu.
Eginkizuna:
Bertsoa inprimatu eta gelako Bertsoen Txokoan ipini.
Kredituak eta erreferentziak:
Bertsoa inprimatu eta gelako Bertsoen Txokoan ipini.