Bat baino gehiago. Aldameneko gelakoekin, beste ikasturtekoekin, ikastolako langileekin eta gurasoekin. Egun horietan, neska-mutilak dotore-dotore itxuratuko dira (paperez egindako begiztak edo pajaritak, lepokoa, eta beste edozein apaingarri polit). Zinta eder bat sarreran jarri behar da, eta zinta hori moztu egingo dugu, denok prest gaudenean. Une hori aproposa da han bertan, edo aldameneko gelan, aldez aurretik prestatu ditugun txotxongiloen bidez zenbait antzerki eskaintzeko (2 edo 3, oso luzea ez izateko). Ondoren, erakusketa bisitatu.
Eginkizuna:
Inaugurazio-eguneko argazkiak atera, ordenagailura pasatu eta web-gunean zintzilikatu, Ikasleen Txokoan.
Kredituak eta erreferentziak:
Inaugurazio-eguneko argazkiak atera, ordenagailura pasatu eta web-gunean zintzilikatu, Ikasleen Txokoan.