Ikastolan ere, gela handi batean, argazki-rallya egin dezakegu. Neska-mutil batzuk animaliak izango dira (bakoitzak erabakiko du zein animalia izango den, eta animalia horrek egiten dituen mugimenduak ondo imitatu behar ditu.)
Beste batzuk argazkilari izango dira. Horretarako, haur bakoitzak nahi duen moduan, egindako argazki-makina erabiliko du: kortxoz, kartoizko kaxaz eta komuneko paperaren bilkariz edo beste zerbaitez.
Eginkizuna:
Ikasleek eraikitako argazki-makinaren ordez, benetako argazki-kamera digitala erabiliz egingo ditugu argazkiak. Ondoren, irakasleak ordenagailura pasatu eta web-gunean Ikasleen Txokoan zintzilikatuko ditu.
Kredituak eta erreferentziak: